Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Elkarri

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 3

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Komunikazio-interakzioa Asmoa komunikatiboa Harremanak Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Entzute aktiboa Enpatia eta asertibitatea Emozioa komunikazio-harremanetan Aniztasuna: etnia-, erlijio- eta sexu-aukera, askotariko gorputzak... Elkartasuna

Abeslaria/Artista/Taldea: La Basu / Nico Sarrbojand

Urtea: 2023

Diskoetxea: Elkar estudioa

Iraupena: 05:30 min

Gako-hitzak: elkar entzun ulertu solastu elkarri eman elkarrengandik jaso Senegal

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ELKARRI
 
Batera sortu diren margoetan
Bakoitzak ezarri du bere kolorea
Ukitzen diren sustrai sakonetan
Zerbait bada gordea
Ezagutzaren eremuetan
Zerbait ikasten da egunero
Ezer ez baita urrun ikusten
Behin hurbildu ta gero
Lurreko hautsak laztandu ditugu
Zerua pausatu dadin ortzimugetan
Biharamunak esnatu zaizkigu
Bihotz bat eskuetan
Argiz jantzi den irrifar batek
Aurpegi asko marrazten ditu
Erritmo berriz bustitzen gara
Entzun eta sentitu
Dantza egin, ikasi, jolastu,
Elkarrengandik jaso eta elkarrekin aberastu,
Elkar entzun, ulertu, solastu,
Elkarri eman eta geroa marraztu.
 
Musika: Xabier Zabala
Letra: Odei Barroso Gomila
Ahotsak: LaBasu eta Nico Sarrbojand
Sérères hizkuntzan esaldiak: Mamadou Sarr eta Nico Sarrbojand
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Ndank Ndank Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia