Diskoa: Oskorri & The Pub Ibiltaria 1
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ikerketa ingurunean
Abeslaria/Artista/Taldea: Oskorri
Urtea: 1997
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 04:48 min
EDURRA TEILATUAN
Edurra teilatuan
abarra basoan,
taloak erretzeko
irina auzoan Rau! (bis)
Rau, rau, rau,
rakataplau!
Hau duk umorea,
utzi alde batera,
euskaldun jendea. (bis)
Kortan daukagu txahala
hezurra eta azala
Aita San Antoniok
loditu dagiala. Rau! (bis)
Rau, rau, rau...
Astean bariku bi
zapatuan beti
domekan okelea
auzoan ikusi. Rau! (bis)
Rau, rau, rau...
Edurra teilatuan,
zakua lepoan,
ibili beharko joat
aurtengo neguan. Rau! (bis)
Rau, rau, rau...
Gaztea nintzanean,
denbora batean,
ez nintzen sosegatzen
ezkondu artean. Rau! (bis)
Rau, rau, rau...
Ezkondu eta gero
hilabete gabe
porrusaldea neukan
oliorik gabe. Rau! (bis)
Rau, rau, rau...
Porrusaldatxo likin,
olio gabea,
ez nintzen ni gaztetan
holako zalea. Rau! (bis)
Rau, rau, rau...
Oskorri
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.