Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Musika-lengoaia
Azpigaiak: Musika-tresnak
Abeslaria/Artista/Taldea: 3txulo
Urtea: Zehaztugabea.
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 03:10 min
Gako-hitzak: Trikitrixa panderoa
EMAIOGU BOSTEKOA
Herri oso baten hauspoa
bihurtzen da neure trikitixa,
Kantauritikan hegoaldera
ume txiki baten irrifarra.
Zurrun zurrunkatuz, ametsak abestuz
gora behera kaletik doa,
bi begi txikien tristura
alaitasuna da behar dutena.
Tiri kiti triki, urru kutu truku
pandero zaharraren soinua,
laguntza behar duen esku bat
emaiogu denok bostekoa.
Kanta bat kantatzen, letra bat abesten
firin faran mila zorion,
agur esan eta bagoaz
kopla zahar batekin aio gabon.
3TXULO
(Korrontzi taldeko abestiaren bertsioa)
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.