EMAKUME MEHATZARIAK
Zulatutako lurrean
Ahaztu burdin gogorrean
Emazte meatzariak
Irentsi ditu historiak
Zelan lortu du Bizkaiak daukana?
Beti bezala ilunpeko lana
Mesprezuen abagune
Ez langile ez emakume
Eskuko babek jakina
Ez dute uste berdina
Azalduko du noizbaiten
Baleki harriak hitz egiten
Soldatadun lan luzeak
Zain gaitu gero etxeak
Zaindu beharreko ume
Ta dirudunen neskame
Gure arteko kontuak ta kantak
Isiltzen ditu makinen zaratak
Kautxozko zinta parean
Badatoz etengabean
Harritzar burdinezkoak
Sailkatu beharrezkoak
Azalduko du noizbaiten
Baleki harriak hitz egiten
Ingeles higuingarri
Ibarra edo Chavarri
Porsmouth, Belgika, zer guri?
Areeta, Getxo, Neguri.
Haien estatuak eginda zerez?
Guk ateratako burdin harriez
Lurrundu den izerdiak
Busti ditu memoriak
Harri arteko uretan
Disolbatuz urteetan
Azalduko du noizbaiten
Baleki harriak hitz egiten
.........................................
Memoriaren putzuan
Begi ninien itsuan (bis)
Irteteko sartu gara, hara,
Nahiko iluna da, gaba
Ilargirik ez bada
Irteteko sartu gara, hara,
Nahiko iluna da, gaba,
Kriseilu argitara.
Zure eskuek amama
Eusten dute iragana (bis)
Garai zaharrez galdetzean, kean
Gure jolasean, behean
Jakiteko gosean
Garai zaharrez galdetzean, kean
Gure jolasean, behean
Zure begi ertzean.
Lehengo lepotik burua
Gaur baina lehengo mundua (bis)
Emakume, eman ume, xume
Zaintza lanen berme eme
Amantala uniforme
Emakume, eman ume, xume
Zaintza lanen berme eme
Zaraten ilsilune.
Eskuz eskuko testigu
Bilobei dagokigu (bis)
Irauli dezagun behetik, goitik,
Ez baita katerik hortik
Apurtu ezin denik
Irauli dezagun behetik, goitik,
Ez baita katerik hortik
Haiengatik gugatik.
Marruka, Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoia