Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Emakumeak

abestiaren irudia

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Emakumeen ahalduntzea

Abeslaria/Artista/Taldea: Kloratita

Urtea: 2016

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 33:36 min

Gako-hitzak: zutik emakumeak patriarkatua matxismoa sexismoa

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EMAKUMEAK
 
Berdintasunaren legeak
gizonen mundu batean
historia idatzi dutenak
gizon boteredunak izan dira.
 
Boterearen borroka
bizitza esparru guztietan
zapalkuntza egoera ezkutuak
ez da existitzen ikusten ez dena
 
kateen artean bizitzera kondenatua
lan egin eta birproduzitzeko makina
subjetu objektu, subjetu eraila
subjetu objektu, subjetu eraila
 
ZUTIK EMAKUMEAK!!
LEHENENGO ZAPALKUNTZAN,
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BORROKAREN MOTOREAN
ZUTIK EMAKUMEAK!!
PATRIARKATUAREN AURREAN!!
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BAKOITZAK BERE ALDETIK!!
 
Hitz politak eta faltsuak
hipokresia gure inguruan
sexismo eta matxismoak
kontzientziaren...
 
Kontzientziaren lanketa
patriarkatuaren aurrean
ikustaraziz ikusten ez dena
 
Kateak apurtu, eraldatu baloreak
parekidetasunaren jendartearen sorkuntzan
 
ZUTIK EMAKUMEAK!!
LEHENENGO ZAPALKUNTZAN,
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BORROKAREN MOTOREAN
ZUTIK EMAKUMEAK!!
PATRIARKATUAREN AURREAN!!
ZUTIK EMAKUMEAK!!
BAKOITZAK BERE ALDETIK!!
 
Kloratita

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia