Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Erratz hegalaria

abestiaren irudia

Diskoa: Haur Jolasen Abestiak III

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputz-lengoaia Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Korro jolasak Trebetasunak

Abeslaria/Artista/Taldea: Hik hasi

Urtea: 2002

Diskoetxea: Xangorin

Iraupena: 01:01 min

Gako-hitzak: erratza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ERRATZ HEGALARIA

Haurrak korroan,

erratza erdian,

erdikoa biraka,

besteak hegaka.

 

Salto eta salto,

jira eta bira,

erratzak ukitzen bazaitu,

jokotik kanpo gelditu.

HAUR JOLASEN ABESTIAK III – HIK HASI

Musika: Xabier Zabala    Hitzak: Josi Oiarbide

 

Nola jolasten den

Biribilean jarrita erdian bat jartzen da erratza eskuetan duela.

Lurraren paraleloan eta altuera baxuan birak ematen hasten da.

Gainontzekoak erratza beren parera datorrenean salto egingo dute.

Norbaiti erratzak jotzen dionean kanporatuta geratuko da.

Erratzaren ordez soka ere erabil daiteke.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia