Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Esaidazu

abestiaren irudia

Diskoa: BT - 1.0

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Teknologia eta teknologia digitalak Harremanak

Azpigaiak: Sare sozialak Lagunak

Abeslaria/Artista/Taldea: Aitor Furundarena

Urtea: 2002

Diskoetxea: EITB

Iraupena: 02:48 min

Gako-hitzak: elkar ezagutu harremana txat teklatua

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ESAIDAZU

Zer da benetakoa eta zer birtuala?

Nik dakidan bakarra, bizi bizi bizi noala.

Kableetan barrena goaz biok lasterka,

elkar ikusi gabe, elkarri galdezka.

Txatean biok, sarean zehar elkar ezagututa;

Teklatuari laztan eginaz, biok lotuta.

Esaidazu nolakoa zaren,

esaidazu ze musika duzun entzuten,

txatea dezagun, idaz dezagun;

Esaidazu, mutil edo neska,

esaidazu, zein da buruan duzun kezka?

txatea dezagun, jarrai dezagun.

Gustura erabiltzen dut imajinazioa,

aspaldi ikasi nuen harreman baten balioa.

Zu nolakoa zaren irakurri dezaket,

inoiz nirekin egon ez bazara ere.

Txatean biok, sarean zehar elkar ezagututa;

Teklatuari laztan eginaz, biok lotuta.

Esaidazu nolakoa zaren,

esaidazu ze musika duzun entzuten,

txatea dezagun, idaz dezagun;

Esaidazu, mutil edo neska,

esaidazu, zein da buruan duzun kezka?

txatea dezagun, jarrai dezagun.

Betizu

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia