Diskoa: Urteak bete, abenturak bizi
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2022
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 03:17 min
Gako-hitzak: hitz egin euskaraldia
ESAZU HITZ (EUSKARALDIA)
Euskaldunaren kupo hori dut betea
Esanekoa izan eta bakea
Aski al da "maite dut" ozen esatea?
Euskaraz bada zerbait, hitzekoa esatea
Esazu hitz bat ta sendotuko naiz
Hitz bakar batek sua pizten du maiz
Martxan ipini aho ta belarri
Ari entzun, entzun ari
Zu etxerako ta zu kalerako
Jolaserako eta lanerako
Martxan ipini aho ta belarri
Ari entzun, entzun ari
♪
Sagarra dugu "manzana" ta ikatza da "carbón"
"Charbon" dugu ikatza ta sagarra "pomme"
Mende erdi bat joan da, joan da ta hor konpon?
Beti toki berean, ezin gintezke egon!
Esazu hitz bat ta sendotuko naiz
Hitz bakar batek sua pizten du maiz
Martxan ipini aho ta belarri
Ari entzun, entzun ari
Zu etxerako ta zu kalerako
Jolaserako eta lanerako
Martxan ipini aho ta belarri
Ari entzun, entzun ari
Ordezko guraso bi: gaztelera, frantses
Nire erabaki ta nire borondatez
Banoa aspaldiko desioa betez
Agur aita ta ama, ondo bizi bitez
EUSKARALDIA!
Erronka hau jo, ez gorde golkoan
Garaipen txiki asko da jokoan
Martxan ipini aho ta belarri
Ari entzun, entzun ari
Erronka hau jo, ez gorde golkoan
Garaipen txiki asko da jokoan
Martxan ipini aho ta belarri
Ari entzun, entzun ari
URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI!– PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.