Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Eskerrik asko

abestiaren irudia

Diskoa: Eskerrik asko

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak Osasun fisikoa

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2007

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 03:13 min

Gako-hitzak: GAIXOTASUNA laguntasuna laguntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ESKERRIK ASKO

Pupua etorri zaidanean

nirekin bat izan zarelako

zuen marrazki (e)ta eSaMeSak

bitamina goxoak direlako

eskolako lanetan txukun-txukun

laguntzen didazuelako

pirata-zapia buruan,

ezpata eskuan,

altxorra zain daukagulago.

 

Gau ta egun beti ondoan lagun

hor zaituztedalako

senide, lagun, irakasle, mediku

mila-pila eskerrik asko!

Eskutik helduta, aupa, goazen

jira-biraka, salto

malkoak irri bihurtuko ditugu

mila-pila eskerrik asko!

 

Bisitan atea zabalduta

bihotza zabaltzen diguzulako

bizi-pozak duen sekretua

guztiokin banatzen duzulako

gauza txikiak handiak

direla erakusten diguzulako

eta ausarten kapitaina bilakatuta

asko maite gaituzulako.

 

Altxorrik handiena zurekin

aurkitu dugulako

zoriontasuna gure baitan dugu

mila-pila eskerrik asko!

Eskutik helduta, aupa, goazen

jira-biraka, salto

malkoak irri bihurtuko ditugu

mila-pila eskerrik asko!

sendatu naiz!

    ESKERRIK ASKO - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia