Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Eskola txikiak

abestiaren irudia

Diskoa: Piratak

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Eskola-egoerak Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2008

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:30 min

Gako-hitzak: txikia eskola txikiak herria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ESKOLA TXIKIAK

Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso!
Batzuetan hobea izatea txiki, Daviden historia edozeinek daki.
Batzuetan hobea izatea txiki, edozeinek daki.
Txepetxa bera ere txorietan txikiena, polit askoa da inbidirik ez duna.
Txepetxa bera ere txorietan txikiena, inbidirik ez duna.
Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso!

Hola, hola, eskola txikiak!
BAT, BI, HIRU...

Baserri ta kaleak denak loraturik, eskola txikiak badaude bizirik!
Baserri ta kaleak,denak loraturik, badaude bizirik!
Denok elkarrekin dezagun kantatu, txikia ez dezaten inoiz ezkutatu.
Denok elkarrekin dezagun kantatu, ezetz ezkutatu.

Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pau..

Eman pausoa!!

Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso!

 

IUP! AURRERA BETI!!!

   PIRATAK - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia