Diskoa: Zortzi, katilu bete zorri
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Gorputz-lengoaia
Azpigaiak: Dantza tradizionalak
Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk
Urtea: 2008
Diskoetxea: Bizkaiko Ikastolen Elkartea
Iraupena: 01:51 min
Gako-hitzak: dantza tradizionala
ESKU DANTZA NafarroaBaztango irri-dantza
Zortzi dantzari binaka jartzen diraaurrez aurre. Neskak ilara batean, mutilak
besteanEskuekin txalo eginez, mugimendu-sekuentzia jakin bat errepikatu
behar dutebakoitzak aurrez aurre duen dantzariarekin. Atal batzuetan
mugimenduak norberaren tokian egiten dira, eta, beste batzuetan, aldiz,
norberaren ardatzaren inguruan bira eginez. Mugimenduok gero eta bizkorrago
egin behar dira.
DANTZAREN GARAPENA
AHamaika mugimenduak geldi.
A: Hamaika mugimenduak geldi.
B: Hamaika mugimenduak bira emanez.
B: Hamaika mugimenduak bira emanez.
Lau atal dituen egitura hau (A-A-B-B) osorik errepikatzen da, lauzpabost aldiz,
musika bizkortu ahala mugimenduak ere bizkortuz
A= mugimenduak, birarik eman gabe, dantzari biak aurrez aurre direla.
B= mugimenduak, bira emanez; dantzari biak eskuinerantz ematen dutela bira
hau da, erloju-norabidean (EN) (1).
(1) EN erloju-norabidea; ENK= erloju-norabidearen kontra.
DANTZARIEN KOKAPENA
Bikoteka, biak aurrez aurre, bi lerrotan.
Neska Neska Neska Neska
Mutila Mutila Mutila Mutila
AUTOMATISMOA
Hamaika mugimenduak, gero eta bizkorrago.
MUGIMENDU BEREZIAK
1. Bikotea eskuak ukitzen.
2. Txalo eskuinarekin bikoteari.
3. Txalo ezkerrarekin bikoteari.
4. Txalo norberak.
5. Txalo eskuineko hanka azpian
6. Txalo norberak
7. Txalo ezkerreko hanka azpian
8. Txalo norberak.
9. Txalo gerriaren atzean
10. Txalo norberak
11. Bikotea eskuak ukitzen.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.