Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Eskuetan

abestiaren irudia

Diskoa: Zazpikoloroa

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Beste hizkuntzak Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots / Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2011

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 03:23 min

Gako-hitzak: gormutua zeinu hizkuntza

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ESKUETAN

Esan nahi nizukeen dena,
esango dizudana
desiorik sakonena
ala inoiz ez esana.

Sekreturik isilena
ala berririk onena
desiorik sakonena,
gure esku dago dena, den dena.

Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak.

Eskuetan bihotza eskuetan
gure esku dago mundu berri bat.

Nik zuri kaixo esatea
zuk niri zer moduz lagun
zu zara nire maitea
denok ikasi dezagun.

Esan nahi nizukeen dena,
esango dizudana
desiorik sakonena
ala inoiz ez esana… esana…

Eskuetan, hizkuntza eskuetan
eskuetan daude hitz guztiak
eskuetan, bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bizi bat!

Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak.

Eskuetan bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bat,
eskuetan

    ZAZPIKOLOROA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

     Hitzak: Jon Maia

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia