Diskoa: Poxpolin Marisorgin
Eremuak: Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Harremanak Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Lagunak Herri-antolaketa: auzoa, herria, dendak, herriko zerbitzuak (udaletxea, postetxea, osasun zentroa, kultur etxea, kiroldegia...)
Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx
Urtea: 2003
Diskoetxea: Matxinsalto
Iraupena: 01:47 min
Gako-hitzak: eskutitza lagunak
ESKUTITZA
Eskutitza utzi du
postariak kutxan
txuri, handi, polit
ageri da bertan,
norena ote den,
norentzat ote den,
barruan dakarrena ikus
dezagun lehenbailehen.
Kaixo pailazoak
haurtxo txiki bat naiz
zuekin ametsak
izaten ditut maiz
Atsegingo nuke!
Nahi al zenukete?
lagunak izatea
musu bat, laster arte!
Gutunak jasotzea
eta bidaltzea
agurrak, mezuak
ezti trukatzea
poliki idatzi
kartazala itxi
mingainarekin bustita
seilua itsatsi.
POXPOLIN MARISORGIN– TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.