Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Etxe honetan

abestiaren irudia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak

Abeslaria/Artista/Taldea: Josu Bergara

Urtea: 2018

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:57 min

Gako-hitzak: Gabonak familia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ETXE HONETAN

Barriro be lotuko gara,

sutondoan danok batera,

- Olentzero noiz dator, ama?-

txikien betiko galdera.

 

Gabon gabian alkartuta,

senide, herritar, laguna(k),

etxe honetan sartzen dana,

etxekotzat hartuko da. (x2)

 

Aintzinan eitxen zan antzera,

hauxe da geure herriko ohitura,

badator urte amaiera,

min danak botaizuz sutara!

 

Gabon gabian... (x2)

 

Geuretzat hauxe da handixena,

munduko altxorrik ederrena,

amumak jagon (e)ban euskara,

gaur lobak eingo dau berbera.

 

Gabon gabian... (x4)

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia