Diskoa: Amona mantangorri
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ahozko hitzezko komunikazioa Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Ekintza segidak Eguraldia: hodeiak, euria, haizea, elurra, izotza, txingorra, ekaitza, ostadarra, ihintza, tenperatura...
Abeslaria/Artista/Taldea: Amaia Zubiria
Urtea: 2010
Diskoetxea: Serrano
Iraupena: 02:51 min
Gako-hitzak: eguraldia eguraldi aldaketak
EURIAK
Euriak bustitzen natura ureztatzen
Eguzkiak lurruntzen badu
Lainoa bihurtuko du.
Lainoa andana haizeak darama
Haizeak gelditzen badu
Euria bihurtuko du.
Euria lainoetan hoztutzen da askotan
Gehiago hoztutzen bada
Elurra bihurtuko da.
Elurra malutan lur eta zeruetan
Gehiago hoztutzen bada
Izotza bihurtuko da.
Haizea epeltzen izotza da urtzen
Gehiago epeltzen badu
Euria bihurtuko du.
AMONA MANTANGORRI - AMAIA ZUBIRIA
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.