Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Euskal Herria Korrika "Korrika 10"

abestiaren irudia

Diskoa: 100 Haur Kanta 1

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak

Azpigaiak: Euskara: KORRIKA

Abeslaria/Artista/Taldea: Gozategi

Urtea: 2001

Diskoetxea: Egunkaria

Iraupena: 04:04 min

Gako-hitzak: Korrika euskara

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

Euskal Herria Korrika!

 

Bat, bi, hiru, lau, bost, sei,

zortzi, bederatzi, hamar

Euskal Herria Korrika! (errepika)

Arantzazu izan da gordeleku gotor

euskal hots eta hitzen babesleku jator

txori ezin zen eta izan ginen sator

izkutua uzteko garaia badator.

Hizkiak izkututik badatoz argira

K bi hanka luzekin korrika hasi da

Oñatin pasa da O jira eta jira

R ere hedatu zaigu Euskal Herrian.

R hor ibili da Euskal Herrietan

I tximina dugu labe garaietan

K azkenik sartu da Bilboko kaleetan

A ikasten hasi da non eta AEKn

Euskal Herria Korrika! ...

Senak agindu zigun zenari eustea

baina izkutatzea ez al da tristea?

Nahi badugu euskara igotzen hastea

komeni da korrika Bilbora jeistea.

Euskal Herria Korrika! ...

 

GOZATEGI

Hitzak: Andoni Egaña