Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Euskal Herriko mendiak

abestiaren irudia

Diskoa: Petiri danbolin

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Paisaiaren osagaiak: ibaiak, itsasoak, mendiak, habitatak, ekosistemak...

Abeslaria/Artista/Taldea: Txirri, Mirri eta Txiribiton

Urtea: 2009

Diskoetxea: ELKAR

Iraupena: 04:16 min

Gako-hitzak: mendiak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EUSKAL HERRIKO MENDIAK

ORIAMENDI TONTORREKO PAGOAREN PUNTAN

PUNTAREN PUNTA, ORIKO TXORIA KANTARI,

TXIRULIRULI, TXIRULIRULI

NORK KANTATUKO OTE DU SOINUTXO HORI?

 

AIZKORRIKO TONTORREKO ARANTZAREN PUNTAN,

PUNTAREN PUNTA, ERBIÑUDEA DANTZARI

MURISKA ARIN, MUSIKA ARIN,

NORK DANTZATUKO OTE DU DANTZA ARIN HORI?

 

ANBOTOKO TONTORREKO HARKAITZAREN PUNTAN

PUNTAREN PUNTAN, SORGINAK KONTU KONTARI

UJUJUJUJU, IKIKIKIKI

NORK ISILARAZIKO OTE DU ALGARA HORI?

 

ARALARGO TONTORREKO LARRUNARRI PUNTAN

PUNTAREN PUNTAN, PERNANDO ETA BERTSOLARI

ZUK NIRI ZIRI, NIK ZURI ZIRI

INORK ONDUKO OTE DU ZIRIKETA HORI?

 

GORBEIAKO TONTORREKO GURUTZAREN PUNTAN

PUNTAREN PUNTAN,  ARTZAINTXO BAT ALBOKARI

ÑIRUÑIRUÑI, ÑIRUÑIRUÑI

NORTZUK SORTUA OTE DA SOINUTXO HORI?

 

ALTOBIZKAR TONTORREKO LEPO-LEPOAN

LEPO-LEPOAN, ERROLDAN TURUTALARI

TUTURUTUTU, TATARATARI

ERROLDAN, ALFERRIK DUZU TURUTA HOTS HORI.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia