Diskoa: Piratak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Euskara Identitatea
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2008
Diskoetxea: Katxiporreta
Iraupena: 02:58 min
Gako-hitzak: euskalduna euskara
EUSKALDUNAK GARA
Akaso gu ez gara handienak,
ez gara agertzen mapamundian,
akaso gu ez gara politenak,
ez gara ibiltzen pasareletan.
Baina gure herri ederrean
barra-barra ditugu festa eta umorea.
Nongotarrak garen galdetzean
harrotasunez esan: euskaldunak gara!
Akaso ez gara karibekoak
ez dugu ongi dantzatzen txa-txa-txa ,
akaso ez gara wonderfulenak
ez dugu atsegin hot-dog saltxitxa.
Baina gure herri ederrean
barra-barra ditugu festa eta umorea.
Nongotarrak garen galdetzean
harrotasunez esan: euskaldunak gara! (bi)
PIRATAK - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.