Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara
Abeslaria/Artista/Taldea: Go!azen
Urtea: 2025
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 03:12 min
EUSKARA GURE LEMA
Egunsenti amatezin bat bezala
itsasertzeko olatuen kresala
belak zabalduta
haize eternala
euskarak gida gaitzala.
Lagunartean bizitza ospatzean
lehenengo hitza ahora ekartzean
irribarretxo bat elkar begiratzean
zu entzutean
Desertuan baso iraungo du akaso
batzuetan argi eta besteetan lauso
bide oro egiten da pausorik pauso
eman eta jaso.
EUSKARA DA
GURE LEMA
ASKATZEN GAITUENA
ZUGANA
ERAMAN
NAZALA
EUSKARA DA
GURE LEMA
ASKATZEN GAITUENA
TAUPADAZ
TAUPADAZ
EUSKARA.
Nahiz ozen oihukatu edo xuxurlatu
erabil ezazu edonola ta edonorekin
aldiro hitz egin.
Eta irmo ekin elkarrekin loratzeko
fruitua emateko
zure hitzak dira eguzki printzak
urestatzea ta maitatzea
hizkuntza zaintzea
EUSKARA DA...
EUSKARA DA...
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.