Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Eutsi goiari, ijito!

abestiaren irudia

Diskoa: Maite zaitut

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Historia

Azpigaiak: Jatorrizko herriak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2005

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 01:58 min

Gako-hitzak: ijitoa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EUTSI GOIARI, IJITO!

Zeru urdina gure teilatu

zelai berdea zoru

gurpilen biran, eutsi goiari!

bihotza aske, gorri

ijito, eutsi banderari!

 

Zeru urdina gure teilatu

zelai berdea zoru

gurpilen biran, eutsi goiari!

bihotza aske, gorri

ijito, eutsi banderari!

 

Kax-kax-kax eman zartegiari

ñi-ño-ñi-ño-ñi bibolinari

kax-kax-kax orpoekin lurrari

arrastoa utziz gatoz kantari

bidean agur eginez zuri

agur Euskal Herriari.

Bidean agur eginez zuri

agur Euskal Herriari.

     MAITE ZAITUT - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia