Diskoa: Ino, ino, ino... badator Bonbardino!!!
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua
Abeslaria/Artista/Taldea: Ane Mona, Oskola eta Karramarroi
Urtea: 2008
Diskoetxea: Zenbat gara elkartea
Iraupena: 01:33 min
Gako-hitzak: ezberdintasunak
Oharrak: 10:47 minututik 12:20ra
EZ GARA PERFEKTUAK
Joseba totela,
Maiteder herrena,
Iñaki osaba
erdi burusoila.
Batzuk altu altuak
besteak baxuak
lodi, argal edota
zango okertuak.
Betaurrekoak edo
hortzetako gailua
harrotasun osoz
daramatzagu guk
Aurpegia garauz
bete bazaigu ere,
edertasunak guk
barruan daukagu
Arras-marras badugu hainbat akats:
mua-txua ez gara perfektuak;
alabaina, lagun oso jatorrak.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.