Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ez gaude salgai

abestiaren irudia

Diskoa: Mari Motots

Eremuak: Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Balioak Ohitura jasangarriak, iraunkortasuna, energia berriztagarriak eta birziklapena

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2006

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:34 min

Gako-hitzak: Lurra balioak parkea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EZ GAUDE SALGAI

Etorri ziren kotxe handi batean,

harrapatu gintuzten ezustean,

estu-estuak gorbatak paparrean,

zuri-zuria irria ahoan.

 

gure kurraren jabe egin nahi zuten,

etxetik bota lau sosen trukean,

guztion hobe beharraren izenean,

haiek hartu nahi gintuzten mendean.

 

Diru-zorro disdiratsu gizenak,

koloretako kreditu-txartelak,

alferrik dira ez baitute balio

ezin da ta erosi

salgai ez dagoena/guztiona dena.

 

Ezguri eskaini bost izardun hotelik,

baditugu ta milaka zeruan.

Ez guri eskainiurrezko kaiolarik,

hobe da bizi habia xumean.

 

Hegaldi askean argi ikusten dugu,

gure herriak zer itxura duen.

euskal herria zerutik begiratuta

bihotz handi bat nola dirudien.

 

Diru-zorro disdiratsu gizenak,

koloretako kreditu-txartelak,

alferrik dira ez baitute balio

ezin da ta erosi

salgai ez dagoena/guztiona dena.

     MARI MOTOTS - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia