Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ezagutzen zaitut

abestiaren irudia

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Emakumeen ahalduntzea Gorputzaren funtzionamendua

Abeslaria/Artista/Taldea: Bidarrai 2013 (bertso udalekuak)

Urtea: 2013

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:03 min

Gako-hitzak: hilekoa emakumea gorputza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EZAGUTZEN ZAITUT
 
Egun denek usain bera
ez dute izaten gugan
gorputz ezjakin honekin abenturan...
Modu salatarian,kuleroko txurian,
ilusioz ta beldurrez ezagutu zintudan...
 
Emakume naiz zurekin
gustorik gabeko muxu goxoekin
hatzamarren dantzan gozamenarekin...
Gorriz, gorriz zikindutako ezpainekin.
 
Makillaje azpiko grano denekin
igande goizetako ajearekin
arrazoi gabeko malko alaiekin...
Gorriz, gorriz zikindutako ezpainekin.
 
Mina daukat zurekin, ta mina zu gabe...
Zergatik zara nire irrifarraren jabe?
Hilean behin agertuz argi sentitzeko,
nola naizen nire gorputzaren menpeko.
 
Nahiz eta asko eman diogun elkarri
zergatik dugu mina bizitzaren oinarri?
Egun denek usain bera
ez dute izaten gugan
gorputz ezjakin honekin abenturan...
 
Modu salatarian, kuleroko txurian,
ilusioz ta beldurrez ezagutu zintudan...
 
Emakume naiz zurekin
gustorik gabeko muxu goxoekin
hatzamarren dantzan gozamenarekin...
Gorriz, gorriz zikindutako ezpainekin.
 
Makillaje azpiko grano denekin
igande goizetako ajearekin
arrazoi gabeko malko alaiekin...
Gorriz, gorriz zikindutako ezpainekin.
 
Mina daukat zurekin, ta mina zu gabe...
Zergatik zara nire irrifarraren jabe?
Hilean behin agertuz argi sentitzeko,
nola naizen nire gorputzaren menpeko.
 
Nahiz eta asko eman diogun elkarri
zergatik dugu mina bizitzaren oinarri?
Mina daukat zurekin ta mina zu gabe,
zergatik zara nire irrifarraren jabe?
 
Hilean behin agertuz argi sentitzeko,
nola naizen nire gorputzaren menpeko.
Denbora pixkanaka aurrera joan ahala
ikasi dut nirekin behar zaitudala.
 
Bidarrai 2013

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia