Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ezberdin Izatean (Berdintasuna)

abestiaren irudia

Diskoa: Baloreak

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Aniztasuna: etnia-, erlijio- eta sexu-aukera, askotariko gorputzak... Balioak Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua

Abeslaria/Artista/Taldea: Baloreak

Urtea: 2018

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:11 min

Gako-hitzak: bertuteak gabeziak ezberdintzen berdintzen

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EZBERDIN IZATEAN (BERDINTASUNA)

 

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Ez, hegalik ez

Geure bihotzeko basurdeak

Ez, lotsarik ez

Basoan baita bizi-bizia

Ez, ezkatarik ez

Geure gailurretako arranoak

Ez, beldurrik ez

Hegaka trebetan trebeenak

Denok ditugu gabeziak

Gabezi bezainbat haur ditu munduak

Ta aldi berean bertuteak

Bertute beste kolore ortzadarrak

Lagun batek esana zidan

Denok berdinak gara

Ezberdin izatean

Eta ikasi nuen orduan

Denok dugula zerbait

Ezberdintzen ta berdintzen gaituena

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Ez atzaparrik ez

Geure ibaietako amuarrainak

Ez, lotsarik ez

Uretan baita bizkorragoa

Denok ditugu gabeziak

Gabezi bezainbat haur ditu munduak

Ta aldi berean bertuteak

Bertute beste kolore ortzadarrak

Lagun batek esana zidan

Denok berdinak gara

Ezberdin izatean

Eta ikasi nuen orduan

Denok dugula zerbait

Ezberdintzen ta berdintzen gaituena

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Baloreak

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia