Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ezina ekinez egina

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 2

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak

Azpigaiak: Euskara

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2003

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 01:36 min

Gako-hitzak: Nafarroa Oinez Nafarroa

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

EZINA EKINEZ EGINA
 
Pausorik pauso beti
bidea eginez
geroa irabazi
behar dugu oinez(bis).

Egatik hegan dator
gure irrintzina
ezina ekinaren
ekinez egina.
Lizarratik euskara
dator indar berriz
Navarra Nafarroa
dela iragarriz.

Pausorik pauso beti
bidea eginez
geroa irabazi
behar dugu oinez(bis).

Bidean egon arren
horrenbeste traba
garena izatera
iritsiko gara,
bihotzeko tristura
zango nekatuak...
gaitz guztiak sendatzen
dizkigu kantuak.

Pausorik pauso beti
bidea eginez
geroa irabazten
ari gara oinez(bis).

Zatoz, lagun gurekin
ez egin negarrik
euskaraz ez du eta
malkoen beharrik.
Badakigu non gauden
ta nora goazen
kanta dezagun, beraz
alai eta ozen.

Pausorik pauso beti
bidea eginez
geroa irabazten
oinez, oinez, oinez(bis).

Kantu-kantari baina
lanean su ta gar
gaurko gure ametsa
gauza dadin bihar.
Egatik irrintzina
dator hegalari
erantsi zeure boza
gure kantuari.

Pausorik pauso beti
bidea eginez
geroa irabazten
Nafarroa Oinez.

Euskararen erreka
aldean Lizarra
euskaltzaleok aurten
han dugu biltzarra.
Zatoz zu ere oinez
gurekin batera
ezina ekinaren
bidez egitera.

Pausorik pauso beti
Bidea eginez
Geroa gurea da
Oinez eta ekinez…
 
Txanela
Hitza: Natxo de Felipe
Musika: Oskorri
(Nafaroa oinez 1990)

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia