Diskoa: Azalerako ipuinak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura Ahozko hitzezko komunikazioa Asmoa komunikatiboa
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoak… Hitz jolasak Emozioa komunikazio-harremanetan
Abeslaria/Artista/Taldea: Saroa Bikandi, María Uriarte eta Peru Magdalena
Urtea: 2019
Diskoetxea: Gaztelupeko Hotsak
Iraupena: 02:45 min
Gako-hitzak: haur txikiekin egitekoak
EZKILAREN KANTUA
Dilin, dalan, dalan
din-dan!
Din-dan boleran!
ILARGIA ATZO GAUEAN
Gauez baserriko animalia
guztiak lo zeuden.
Ilargia, bakarrik eta begira,
asper-asper eginda zegoen.
Zera otu zitzaion:
-Kontxo, bufanda horia jantziko dut,
zer demontre!
Eta bufanda horia jantzi zuelarik
oilarra, erratuta, esnatu egin zen:
“eguzkia! Esnatzeko ordua da!”
-Kukurruku kukurruku!!
Gora alperrak!! Gora!!
Egunez da-eta!
Kukurruku kukurruku!!
Eta baserriko animalia guztiak esnatu ziren.
Oiloak eta untxiak,
txakurrak eta katuak
, astoak, zaldiak, behiak eta zezena. E
snatu eta baserritik irtetzen ari zirelarik...
ilargiak barre egin zuen, kar, kar, kar, kar!!
Ondoren ilargiak bere bufanda erantzi zuen.
ZULOTIK BEGIRA
zein ote daukat
begira zulotik
gauaren mantaren
beste aldetik
zulotik begira
zulotik begira
begira daudenak
ikusiak dira
AZALERAKO IPUINAK
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.