Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Familia milakolore

abestiaren irudia

Diskoa: Familia milakolore

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak

Azpigaiak: Familia-ereduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2018

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:31 min

Gako-hitzak: harrera adopzioa familia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

FAMILIA MILAKOLORE

Gure etxean zenbat zapore, umore, kolore...

denok koadro bat marrazten dugu aski dotore.

 

Desberdinak ditugu deiturak, ohiturak, kulturak...

emaitza aberatsak dakartza denon baturak.

 

Nik bi aita ditut, suertez, eta bi ama.

Horregatik duzu halako amazulo-fama.

 

Ongi dakigu elkar maitatzen, laztantzen, gozatzen...

eta ez zaigu asko axola nondik gatozen.

 

Zuri, beltz, hori... Neska, mutiko... Hiriko, mendiko...

Zatoz! Zu ere izan zaitezke gure sendiko.

 

Bogotako zubipe bat zen nire sorleku.

Baina horrek ere ez zaitu sustraigabetu.

 

Elkarren eguzki

Elkarren izar...

Ni zure ilargi eta

zu nire artizar.

 

Gure etxean zenbat zapore, umore, kolore...

denok koadro bat marrazten dugu aski dotore.

 

Zuri, beltz, hori... Neska, mutiko... Hiriko, mendiko...

Zatoz! Zu ere izan zaitezke gure sendiko.

FAMILIA MILAKOLORE - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia