Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Forjarien kanta

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 5

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa…

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2006

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 03:10 min

Gako-hitzak: forjaria eskubideak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

FORJARIEN KANTA

Gaur forjariok lana utzirik

gatoz guztiok kalera,

labeak oso itzaldu eta

protesta bat egitera.

Mailu burdinak bota ditugu

hantxe bertan bazterrera,

ez dugu nahi berriro ere

toki hartara lanera.

 

 Dinbili-danba!, gau eta goiza

su eta keen artean,

sosegu eta deskantsu gabe

geure buruen kaltean,

horrexegatik lanak utzirik

gatoz guztiok batean.

 

Gora, bai, gora beti, gora forjaria!

Langile trebe zintzo(a) da mailukaria;

lurpera, bai lurpera beti nagusia!

Ez digute egingo nahi duten guztia.

Ez badigu ematen arrazoia guri,

ez badigu ematen behar legez ongi,

su emango diogu geure fabrikari

eta nagusiaren etxe guztiari.

 

Hiru babarrun jateagatik

horrenbeste neke, pena,

erdi ustelik aurkitzen dute

forjariaren barrena,

gure kontura egiten dute

nagusiek nahi dutena,

gure lepotik gizentzen dute

bete faltrikara dena.

 

Oso goizetik lanean hasi

su eta keen artean,

dinbili, danba!, gelditu gabe

guztiz ilundu artean,

arropa denak puskatzen eta

osasunaren kaltean.

 

 

Ez badigute guri jornalik haunditzen, 

berriro gu ez gara lanera bihurtzen,

arrazoiz gehiago badugu eskatzen,

ez gaituzte inola hoiek ikaratzen.

 

Ez badigu ematen arrazoia guri,

ez badigu ematen behar legez ongi,

su emango diogu geure fabrikari

eta nagusiaren etxe guztiari.

Ez badigu ematen arrazoia guri,

ez badigu ematen behar legez ongi,

su emango diogu geure fabrikari

eta nagusiaren etxe guztiari.

Musika eta letra: Herrikoia

Oskorri



 


 

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia