Diskoa: Neure txiki polita (Gorbeialdeko kantuak oroituz)
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: ipuinak, kontakizunak, alegiak
Abeslaria/Artista/Taldea: Gontzal Mendibil
Urtea: 2011
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 08:26 min
Gako-hitzak: kontakizuna balada
FRANTZIE KORTEKOA
Etorri nintzanian Frantzia kortetik
ama topatu nuan etxean bakarrik.
Zer egiten dau ama horrelan tristerik,
nobedade barriek entzun dodaz ba nik.
Ze nobedade entzun dau ai ama neurea,
ezkondu egiten zareala bai ene semea.
Nondikoa ahal dakazu zeure emaztea,
Frantzie kortekoa bai ama neurea.
Ez dot gura frantsesik hain gitxi errenik
egin dodan promes hau konplitu bihot nik.
Ze promes dauko ba ama kunplidu egiteko,
joan bidera eta andria hilteko.
Ni ama ez naz kapaz hori egiteko
joan bidera eta Juanita hilteko.
Hain horren puñel horren zorrotzen zorrotza
ikusi ez beste barik hilten deust bihotza.
Hamalau mando dodaz urrez kargaturik,
haik emongo deutsudez ni itxi bizirik.
Hareik hartuko dodaz baie ez itxi bizirik,
lehenengo puñalkadan zeharkan bagarik.
Abadea ekarrizu konfesau naitian
neure arima triste hau kontsola daitian.
Abadea urrin dago elizea urrinego
horrelan ibilteko asti gitxi dago.
Zazpi izera dodaz odolez kargaurik
zortzigarrentxu honek naroa mundutik.
Hain da galanta ama, neure emaztea
lastimea emoten deusta behar hori egitea.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.