Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Furra-furra

abestiaren irudia

Diskoa: 100 Haur Kanta 6

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā€¦

Abeslaria/Artista/Taldea: Oskorri

Urtea: 2001

Diskoetxea: Egunkaria

Iraupena: 03:42 min

Gako-hitzak: furra-furra fandangoa

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

FURRA FURRA

Furra, furra, fandangoa,
hortxe duzu fandangoa
geure gustokoa.

Gaur goizean jeiki naiz
suerte onean,
tanke bat topatu dut
neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun
bake ala gerra
bainan nik badaezpadan
egin dut puzkerra.

Zerbait egitekotan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur pistola batez,
orain galdurik nago
beldurrez beteta
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.

Neure arma bakarra
dut akordeoia,
hauspoari eraginez
dirudi lehoia;
eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantsei holakorik
gertatu zitzaion.

Eta orain banoa
berriro ohera,
bila ez badatozkit
lolo egitera;
bihar ikusiko da
zer dagoen berri,
jakintsuenak ere
ezin du igerri.

Oskorri

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia