Diskoa: Txulufrina eta arrosa
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Aisialdia
Azpigaiak: Ohiturak eta jaiak
Abeslaria/Artista/Taldea: Alex Sardui
Urtea: 1999
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 03:46 min
Gako-hitzak: nobioak
Oharrak: Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1045
GABON JAINKOAK
Ave Maria Purisima!
Jaungoikoak gabon!
Deklaratzera noa
zer desio dugun:
toberak jotzera gatoz
bost edo sei lagun.
San Martin de las monjas,
monjas de san Martin.
Toberak jo ditzagun
ordu onarekin;
ordu onarekin eta
Birjina amarekin.
Nobio jaunak esan dio
andre nobiari:
—Zer egingo ote diegu
gizon horiei?
Umore ona paratzea
gustatzen zait niri.
Andre nobiak errespuesta
jakina bezala:
—Etorri diradenez gero
kanta dezatela,
lotsa handia emango
diegu bestela.
Ohea jantzirik dago
almohada birekin
nobioak estreinatzeko
nobia andrarekin.
Ha zer eguna duen
zuentzat argitu!
Bihar espos zatela
egun dut aditu,
zortzirak jo dute eta
bederatzietan da;
gure laztan galanta
oi, non ote da?
Alex Sardui
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.