Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gabonak datoz

abestiaren irudia

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak

Abeslaria/Artista/Taldea: Mitxel Elortza

Urtea: 2023

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 01:16 min

Gako-hitzak: Gabonak

Oharrak: Karaokea,   "Gabon kanta laikoak" erreprodukzio zerrenda

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GABONAK BADATOZ

Gabonak badatoz

goazen parkera!

Lera hartu txanoa

(e)ta irristatzera.

Gabonak badatoz

goazen parkera!

Guraso eta neba-arreba guztiekin.

Bola handi bat presta (e)zazu zuk, bam!

Ui, auzokidea.

Lera hartu (e)ta gora goaz gu, fium!

Uau! Hau bikaina da!

Haurrak etxera,

berandu da (et)a,

bihar Gabon Gaua da.

Haurrak etxera,

berandu da (et)a,

ez dut etxera joan nahi!

Gabonak badatoz

goazen parkera!

Lera hartu txanoa

(e)ta irristatzera.

Gabonak badatoz

goazen parkera!

Olentzero eta Mari Domingi

ikustera, BAI!!!

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia