Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gamusinoen bila

abestiaren irudia

Diskoa: Mari Motots

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Gorputz-lengoaia

Azpigaiak: Jolasak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2006

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:26 min

Gako-hitzak: gamusinoa jolasa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GAMUSINOEN BILA

Kanpin-denda, lo-zaku,

ta linternak hartuta,

abenturan abiatu gara.

Ilundatakoan plazan

egin dugu zita.

Zartegina eskutan, goazen denok mendira.

Txoko guztietara begira,

gamusinoak gure zain dira,

bai!!

 

Gamusinoen bila,

zeruan izar pila,

ilargia guri begira,

Astindu zartaginak,

zabal ongi begiak,

adi-adi bi belarriak.

 

Urratsei jarraituz

lerroan goaz urduri

eskua emanez aurrekoari.

Itzal handi bat sumatu

dugu bat-batean

kontuz-kontuz

segi diezaiogun bidean,

baina harengan hurbiltzean

astoa da arrantza batean

aii!!

 

Gamusinoen bila,

zeruan izar pila,

ilargia guri begira,

Astindu zartaginak,

zabal ongi begiak,

adi-adi bi belarriak.

    MARI MOTOTS - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia