Diskoa: Mixel Labeguerieren 8 kantu
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Izaki bizidunak: baserriko animaliak
Abeslaria/Artista/Taldea: Mixel Labegerie
Urtea: 1981
Diskoetxea: ELKAR
Iraupena: 01:53 min
Gako-hitzak: alferkeria
GATUA PITXITXI
Ez du uzten supazterra badu lepoko superra
Da gizen bezain ederra iduri du kalonjera
Gure gatua Pitxitxi da dena ile ta txitxi
Eguna derama lotan ase ondo ametsetan
Iduri du bai egitan kalonjer bat bezperetan
Gure gatua Pitxitxi da dena ile ta txitxi
Jaun Kalonjera barkatu zuri baitut konparatu
Pitxitxik iliak baditu etzaio kaskoa pelatu
Gure gatua Pitxitxi da dena ile ta txitxi
Lana baitzaio itsusi eztu ihizin ikasi
Saguno bati ihesi nihaurk atzo dut ikusi
Gure gatua Pitxitxi da dena ile ta txitxi
Pitxitxi hiltzen delarik ezpaitu egin gaizkirik
Zazpi izpirituetarik bat baduke salbaturik
Gure gatua Pitxitxi da dena ile ta txitxi
Nola bizi den lur huntan hala gatuen zerutan
Biziko da ametsetan sekulorum seku...lotan.
Gure gatua Pitxitxi da dena ile ta txitxi
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.