Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Tradizioak: Gau beltza
Abeslaria/Artista/Taldea: Gorka "Lezoti"
Urtea: 2024
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 04:51 min
Gako-hitzak: gau beltza Arimen gaua
GAU BELTZAREN ARGITAN
Hiiiiiiiiiii!!!!!!!!
Hemen zion izuak sutan erretzeko gaua
Iritsi duk gau beltza argitzeko eguna
Udazkeneko haizeek helduta
Iritsi zaigu gau beltzaren data
Kuiak, gaztañak ta xaguxarrak
Kinkillak, kandelak ta trapuzarrak
Eskutik helduta plazarutz goaz
Ohiuka, dantzatuz, musika joaz
Bizitzak heriotza du hor
Bizitzak heriotza du zor
Hildakoei bidea argitzera gatoz
GAI BELTZAK SUTAN ERRETA
GAU BELTZA ARGIZ BETETA
HAIZE, LUR, SU TA UR,
IZUEI AGUR!!!!!!
Izena duena badela diote
Itzalak argia du(ela) maite
Joaten denean maite dugun hura,
Sentituz barruan dugun tristura
Atzera begiratuz oroitzean,
Irri bat piztuko da ezpain ertzean.
Bizitzak heriotza du hor
Bizitzak heriotza du zor
Bizitu bizitza gogoz
GAI BELTZAK SUTAN ERRETA
GAU BELTZA ARGIZ BETETA
HAIZE, LUR, SU TA UR, IZUEI AGUR!!!!!!
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.