Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gaur amets bat egin dut

abestiaren irudia

Diskoa: Psikofonia

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta

Urtea: 1980

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 01:16 min

Gako-hitzak: ametsa sentimenduak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GAUR AMETS BAT EGIN DUT

Gaur amets bat egin dut

lotan nengoenean 

orain esango dizut

zer dudan bihotzean.

 

Loretxo bat jaio zait 

hemen bihotz erdian

ez du geldi egon nahi

bere txoko txikian.

 

Burura igotzen da

 esnatzen naizenean

bihotzera jeisten da

gaua iristen denean

PSIKOFONIA - IMANOL URBIETA

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia