Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gaur gu gara eguna

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 2

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: Francis (Doctor Deseo)

Urtea: 2022

Diskoetxea: BIZIPOZA KULTUR ELKARTEA

Iraupena: 05:41 min

Gako-hitzak: alfabetoa

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GAUR GU GARA EGUNA
 
Gaur gu gara eguna
bizi dezagun ba!
erlojurik gabeko
gure motelketa
(e)ta isiltasunak
asmatu dezala
alfabeto berri bat
gure artekoa
begiraden hiztegi
bihotz barrukoa
 
Gaur gu gara eguna
sugar hilezkorra
itzaliko ez duen
haize amoltsua
ezinen dardara
ekinaren uda
ilunabarreraino
iraungo duena
loak limurtu arte
luzatuko dena
 
Gaur gu gara eguna
ikusimakusi
eklipsea ipurtargi
nagusiak txiki
harri koxkorrenak
irribitxi handi
eta gure malkoen
atzeko niniak
bihar berriz itzuliko
diren eguzkiak ( bis )
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Gotzon Barandiaran
Ahotsa: Francis (Doctor Deseo)
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Sanfilippo Vass Elkartea

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia