Diskoa: Kaleak bizirik
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Harmonian Hazten
Gaiak: Aisialdia Harremanak Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Ohiturak eta jaiak Lagunak Bizikidetza
Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx
Urtea: 2021
Diskoetxea: Algara
Iraupena: 02:51 min
Gako-hitzak: gazteak parranda batera elkargune
GAZTEON PARRANDAK
Xume,
aztertu zenbait une
Parranda baita gaurko
Gazte denen elkargune
Dantza,
gertukoen emaitza
Herrien ereduan
Izan behar dugu zaintza.
Jente, garenataz kontziente
Batera ondo pasatzea
Iraultza izan daiteke.
Pausatu,
ez da soilik gozatu
Zuk ziur baduzula
Gaur parrandan zer ospatu?
Garbia,
azken kanten argia
Errutina ez al da
Daukagun aisialdia.
Juerga,
Nahiz ja egin sobera
Lasai azkena eta
Joango gara etxera
Juntu,
jendea ezagutu
Gaurko pozarengatik
Bihar ezin da damutu.
Jente, garenataz kontziente
Batera ondo pasatzea
Iraultza izan daiteke
Aroma,
Aho lehorren broma
Karterak ekartzen du
Ia beti bixamona
Hau miña,
Domekero berdiña
Baña damuak dirau
Gorputz eskasak adiña.
Jente, garenataz kontziente
Batera ondo pasatzea
Iraultza izan daiteke. (bis)
Jente…
Potx eta Lotx
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.