Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gelara

abestiaren irudia

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak

Azpigaiak: Eskola-errutinak Eskola-egoerak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pontx pailazoa

Urtea: 2023

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:18 min

Gako-hitzak: eskola lagunak Ikastea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GELARA

Nahiz ta atzartzeko

izan alfer eta nagi,

dutxara noa eta

irtetzen naiz garbi.

Gosalduta ogia

ta fruitu ugari,

eskolako bidean

banoa kantari!

 

Txirrinak jotzen duen orduan

Presaz iristen gara klasera

Irakasle, ikasle ta lagun

gaurkoan jolastuz ikastera!

 

Ariketak eginez

lorpena helburu,

nahiz ta akatsak egin

ta izan txoriburu.

Ulertuta lortuko

dudala seguru,

huts egin eta ere

ikasten baitugu!

 

Eskolak beti ditu

zabalik ateak.

Musikak ta hizkuntzak,

zientziak, arteak,

balio dute gure

parte izateak

Handiago egiten

gaitu ikasteak!

 

Txirrinak jotzen duen orduan

Presaz iristen gara klasera

Irakasle, ikasle ta lagun

gaurkoan jolastuz ikastera!

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia