Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Giza eskubideak dira zure tresnarik onena

abestiaren irudia

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Eskubideak

Abeslaria/Artista/Taldea: / batzuk

Urtea: 2017

Diskoetxea: Extremadura de audiovisuales

Iraupena: 05:19 min

Gako-hitzak: Haurren giza eskubideak

Oharrak: Haurren giza eskubideei buruzko abestia, Maite Ruiz de Austrik zuzendu eta Iñigo Silvak ekoitzitako LUCIUS DUMBEN BEREBIZIKO BIDAIA animazio filmeko Jatorrizko Soinu Bandakoa     Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GIZA ESKUBIDEAK DIRA ZURE TRESNARIK ONENA

Zoriontsuago izateko tresnaren bila

Zer asmatu pentsatzen

Huts egin genuen ia

 

Baina sekretua

Barnean daukazu ta

Giza eskubideak

Zure tresna dira

 

Amets egiteko libre sortu gara

Lor dezagun munduan berdintasuna

Krudelkeriarik ez dezala inork jasan

Egiatan gu denok bat baino ez gara

 

Haurrak jolasten direnean

Fantasia bilakatzen da egia

 

Hauxe da hartu behar den bidea

Atseginagoa izan dadin mundua

 

Gurasorik gabe bizi diren haur asko

Gizarteak ahaztu ditu zeharo

Lanean leher eginda gau-ta egun

Babestu ditzagun

 

Bizitzak batzen gaitu denok

Denona dugu eguzkia

Entzun ondo, Ez ahaztu

Bat gara ni eta zu

 

Ni zu bezalakoa ez naizelako

Ez ni epaitu,ikusi harago

Hazi adimena,ez txikia izan

Berdin-berdinak bait gara

Denok funtsean

 

Balio handiko altxorra da haurtzaroa

Geroaren itxaropena bertan da

Ederra bezain hauskorra da ordea

Zaindu behar dugun aurreneko gauza.

 

Ikastea eskubidea da

Aukeratzeko nor izan bihar

Liburuak gure hegoak dira

Urruti bidaiatzeko bizitzan zehar

 

Entzun, izena izateko eskubidea duzu

Ez zara zenbaki bat,pertsona bat zara zu

Akatsak gaindituz aurrera doana

Gizatasuna hobetuz

 

Pertsona bat zara

Ez gauza bat

Izena duzu

Zoaz katerik gabe nortasunaren bila

Zu bezalakorik inon ez dago eta

 

Bizitzak batzen gaitu denok

Denona dugu eguzkia

Entzun ondo,ez ahaztu

Bat gara ni eta zu

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia