Diskoa: Oneka
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak Osasun fisikoa
Abeslaria/Artista/Taldea: Ene Kantak
Urtea: 2014
Diskoetxea: Estudios "K"
Iraupena: 02:58 min
Gako-hitzak: glutena elikadura
Oharrak: Karaokea
GLU ETA GLU
OGI MUTUR BAT NAHI NUKE JAN
ARREN GALLETATXO BAT EMAN
ASKO JATEN NITUEN LEHEN
ORAIN EZIN, ZER GERTATZEN OTE DA HEMEN?
ZERBAIT BADUT, BAINA EZ DAKIT ZER DEN.
BARNEAN EGITEN DIT KALTE
NIRE GORPUTZAK EZ DU MAITE
ALDATU DIDATE DI-ETA
ORAIN ONGI, OSASUNEZ NAGO BETETA!
JAN DITZAKET BESTE ZENBAIT GALLETA
GLU ETA GLU
IKASI DUT ZURE IZENA
GLU ETA GLU
OMEN ZARA GLUTENA (BERRIZ)
URTEBETETZEAK HELTZEAN
NIRE LAGUNTXOEN ETXEAN
GAUZA ASKO IZATEN DENEZ
IKASI DUT ZER JAN DEZAKEDAN TA ZER EZ:
GOMINOLAK BIZKOTXOAREN ORDEZ!
ZELIAKOA NAIZELAKO
EZ DITZAKET JAN GAUZA ASKO
HALA ERE GUSTURA NAGO
ONARTU DUT, NIRE GORPUTZA POZIK DAGO
TA EGITEN DUT BARRE GEHIAGO
GLU ETA GLU
IKASI DUT ZURE IZENA
GLU ETA GLU
OMEN ZARA GLUTENA (BERRIZ)
NIRE GORPUTZA POZIK DAGO
EGITEN DUT BARRE GEHIAGO
ONEKA - ENE KANTAK
MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Arkaitz Goikoetxea
ABESLARIA: Ruper Ordorika
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.