Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gora eta gora beti

abestiaren irudia

Diskoa: Kontu Kantari

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak Historia

Azpigaiak: Euskara Euskal Herriko historia

Abeslaria/Artista/Taldea: Kontu Kantari

Urtea: 2014

Diskoetxea: ELKAR

Iraupena: 03:11 min

Gako-hitzak: Lapurdi borroka soziala euskaldunak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GORA ETA GORA BETI

Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi.

Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala,
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala!

Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable
euskaldunon jornala.

Munduan ezin bizi daiteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen oiloa
ez da postre formala.

Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera
hortxe bere itzala.

Jabeek dute kontzientzi zabala,
kaskatu dute gure lurren azala,
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;
burruka garbian dago
hori da printzipala.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia