Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Goroldioa

abestiaren irudia

Diskoa: Harriaren hiztegia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: landareak

Abeslaria/Artista/Taldea: Jabier Muguruza

Urtea: 2016

Diskoetxea: Maramara

Iraupena: 03:38 min

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GOROLDIOA

Adieraztera noa

egi bat edo bi,

zer gertatu zitzaion

goroldioari.

 

Oso belar hiztuna

izan zen aspaldi,

tar-tar zegoen beti,

berba zuen ugari.

 

Egun ilun batean,

jo zuen trumoiak,

euria, kazkabarra,

gainera tximistak.

 

Erotu zuen ikarak,

ito zuen larriak,

hamabi hitz kolpetik

ahaztu ditu gajuak.
 

Gau batez basurdeak,

etorri taldeka,

batzuk uxarka eta

besteak zapalka.

 

Goroldioak hautsi

zuen bere marka,

ehun eta bi hitz galdu

zituen dardarka.

Eguna joan eta

eguna etorri,

goroldioa ia

bihurtu zen harri;

 

Hiztun izandakoa

orain dabil mutu

bakarrik bere izena

daki justu justu /?
 

"Goroldioa naiz",

dio behin eta berriro,

"goroldio egiten du,

goroldio nago".

 

"Goroldiotzen bada

goroldiotikan,

goroldiotuko dugu

goroldioetan".

Hauxe hitz egiteko

orain daukan manera,

pentsa zer nolakoa

izan den galera.

 

Hasieran zituen

ehun hitzetik gora,

bakarra daki orain,

hara zer gertaera!

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia