Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gorriti aztia

abestiaren irudia

Diskoa: Sentitu, pentsatu, ekin

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa…

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2012

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:29 min

Gako-hitzak: lanbideak ZURGIN

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GORRITI AZTIA

GORRITI AZTIA ARRIBEN BIZI DA JUAN GORRITI AZTIA

PETER PANEN TXANOA, BIZARRA ZURIA

OIN BAKOITZEAN EZBERDINA GALTZERDIA

ZURGIN TREBE XELEBRE MAITAGARRIA

 

ESNATZEN DA OILARRAREN KUKURRUKUAZ

MENDIAN MINTZO DA ZUHAITZEKIN EUSKARAZ

TXORIEKIN BERTSOTAN ERRIMA KASKARRAZ

ARDIAK BEE-BEE BARRE ALGARAZ

 

BIHOTZAK SENTITU

BURUAK PENTSATU

ESKUEKIN EGIN

SENTITU, PENTSATU, EKIN!

BIHOTZAK SENTITU

BURUAK PENTSATU

ESKUEKIN EGIN ELKARREKIN!

 

SIESTAREN OSTEAN TAILERREAN LANEAN

ZERRA-ZIRRI-ZARRA ZURAREKIN JOLASEAN

ARKATZA BELARRIAN, BROTXA ESKUETAN

IFI ETA UJU SAGUEKIN DANTZAN

 

PO-PO-PO-PO-PO ZURE MOTOAN POLIKI

LA-RA-LA ESKOLARA BAZATOZ KANTARI

APATX KORROAN HAURREKIN KONTU-KONTARI

BIHAR ERE, ARREN, GORRITI ETORRI!

 

BIHOTZAK SENTITU

BURUAK PENTSATU

BI ESKUEKIN EGIN

SENTITU, PENTSATU, EKIN!

BIHOTZAK SENTITU

BURUAK PENTSATU

BI ESKUEKIN EGIN ELKARREKIN! 

SENTITU, PENTSATU, EKIN – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia