Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gorriti aztia

abestiaren irudia

Diskoa: Txapasen kaxa magikoa

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Adierazpen plastikoa eta bisuala

Azpigaiak: Artisautza eta artisauak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2023

Diskoetxea: ELKAR

Iraupena: 02:11 min

Gako-hitzak: ZURGIN eskulanak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GORRITI ΑΖΤΙΑ

Arriben bizi da Juan Gorriti aztia,

Peter Panen txanoa, bizarra zuria,

oin bakoitzean ezberdina galtzerdia,

zurgin trebe xelebre maltagarria.

 

Esnatzen da oilarraren kukurrukuaz,

mendian mintzo da zuhaitzekin euskaraz,

txoriekin bertsotan errima kaskarraz,

ardiak bee-bee barre algaraz.

 

Bihotzak sentitu,

buruak pentsatu,

eskuekin egin, 

sentitu, pentsatu, ekin! 

Bihotzak sentitu, 

buruak pentsatu, 

eskuekin egin, elkarrekin!

 

Siestaren ostean tailerrean lanean,

zerra-zirri-zarra zurarekin jolasean,

arkatza belarrian, brotxa eskuetan,

ifi eta uju saguekin dantzan.

 

Po-po-po-po-po-po zure motoan poliki,

la-ra-la-ra eskolara bazatoz kantari,

apatx korroan haurrekin kontu-kontari,

bihar ere, arren, Gorriti etorri!

 

Bihotzak sentitu,

buruak pentsatu,

eskuekin egin, 

sentitu, pentsatu, ekin! 

Bihotzak sentitu, 

buruak pentsatu, 

eskuekin egin, elkarrekin!

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia