Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gu geu garena

abestiaren irudia

Diskoa: Guretzat

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Identitatea

Abeslaria/Artista/Taldea: ETS En Tol Sarmiento

Urtea: 2022

Diskoetxea: Baga-biga

Iraupena: 05:13 min

Gako-hitzak: geu garena ni neu naizena

Oharrak:  ft. Süne

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GU GEU GARENA

Logeletako sabaiek
hitz egingo balute…
Esan ezetz, esan baina,
berriz egingo nuke.

Inoiz egin dudan bidaia luzeena,
itsaso gorriko olatuetan.
Ibili naiz ibili hego-haizetan,
kasko bat buruan eta bi oinetan.

Erori naiz erori buruhausteetan,
erantzunik gabeko barne bidaietan,
baina gaur utziko ditut mamu ilunak.
Piztu dezagun benetan gu geu garena!

Senaren bideak berpiztu,
oraingoz dramak itzali,
hortik dela uste baduzu,
ez pentsatu eta segi!

Gaur soinean ez daukat pisurik,
hel nazazu bitartean eskutik.
Gaur bihotzak ez dauka izurik,
askatu dut eta…
benetan ni neu naizena.

Esan ezetz, esan baina,
berriz egingo nuke.

 ETS & SÜNE

Hitzak: Josune Arakistain, Iñigo Etxezarreta

Musika: Iñigo Etxezarreta

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia