Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Guiness

abestiaren irudia

Diskoa: Antzinako zuhaitza

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Nahiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2017

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 01:59 min

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

GUINESS

Gure gizartean oro da

ziztu eta abia;

ezinegonak gure baitan

egin du habia.

Azkar ibiltzen badakigu,

egoten, berriz, ez;

liburu bat dugu buruan,

izena du Guiness.

Zenbat neke liburu horretan

azaltzeagatik!

Ez gaude, ez, nire aburuz,

oso ondo burutik.

Nork egin tortila handiena,

nork txistor luzeena...:

oharkabean neurtzen dugu

nor den tontoena.

 

Markak hausten ibili beharra,

horixe bai marka!

Lehia itsuaren sokatik

nahi gaituzte urka.

Gaur Tarzan izan nahi genuke,

ta bihar Superman:

halaxe bizi gara denok,

beti ere teman.

Ez daukagunarekin justu

egiten dugu amets:

erruz hazten gara itxuraz,

baina ez izatez.

Number one izan nahi dugu,

denean lehenbizi,

jauzi eta jauzi nahi dugu,

azkenean jausi...!

 ANTZINAKO ZUHAITZA – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia