Diskoa: Asko maite zaitut, nik
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Literatura Harremanak
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā¦ Bikotea
Abeslaria/Artista/Taldea: Oskorri
Urtea: 2009
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 01:50 min
Gako-hitzak: aita-ama aita ama
GURE AITAK AMARI
Gure aitak amari
gona gorria ekarri;
Gure aitak amari
gona gorria ekarri; (bis)
Berriz ere maiteko dio
gure amak aitari.
Gure aitak amari
gona gorria ekarri.
Gona gorri gorria
zazpi jostunek josia; (bis)
berriz ere maiteko dio
gure amak aitari.
Gure aitak amari
gona gorria ekarri.
Gure amak aitari
fraka berriak ekarri; (bis)
berriz ere maiteko dio
gure aitak amari.
Gure amak aitari
fraka berriak ekarri.
Fraka berri berriak
zazpi jostunek josiak; (bis)
berriz ere maiteko dio
gure aitak amari.
Gure amak aitari
fraka berriak ekarri.
Oskorri
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.