Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Gure ausartak

abestiaren irudia

Diskoa: Baloreak

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Literatura Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: haurraren eskubideak Balioak

Abeslaria/Artista/Taldea: Baloreak

Urtea: 2018

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:11 min

Gako-hitzak: ausartak txikiak baekamena

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

BALOREAK

Ez dira aspaldiko zaldunak
Ez garai bateko erreginak
Ez gerlaririk gogorrenak borrokan
Hoiek ez, hoiek ez

Ez dira ehiztaririk finenak
Ez zezenkaririk onenak
Ez dira azkarren gidatzen duten hoiek
Hoiek ez, hoiek ez

Gure ausartak dira txikiak
defendatzeko gai
diren handienak
Barkamena eskatzeko beldur
ez diren gazteak
Hoiek bai ausartak

Ez dira aspaldiko zaldunak
Ez garai bateko erregeak
Ez gerlaririk gogorrenak borrokan
Hoiek ez, hoiek ez

Gure ausartak dira txikiak
defendatzeko gai
diren handienak
Barkamena eskatzeko beldur
ez diren gazteak
Hoiek bai ausartak

Liher, Abdala, Eiharne, Jueta, Maddi,
Salka, Argoitz, Batah, Eneritz,
Hayat, Fermintxo, Jalil, Kattalin,
Lamar, Unax, Brahim.

Gure ausartak dira txikiak
defendatzeko gai
diren handienak
Barkamena eskatzeko beldur
ez diren gazteak
Hoiek bai ausartak

Baloreak

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia