Diskoa: Pinpirin eta Florian
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ikerketa ingurunean
Abeslaria/Artista/Taldea: Anje Duhalde
Urtea: 2000
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 05:14 min
Gako-hitzak: ihiztaria ehiztaria usoa
Oharrak: Diskoaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=12 Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1624
GURE HERRIKO IHIZTARIEI
Fernando Aire "Xalbador"
Beti laket izan zaut urriko aroa
urriko aroa,
mendietan mulizkan sendituz hegoa,
berekin dabilela gizonen gogoa,
ihiztariendako sasoin arraroa.
Gaur horientzat zerbait kantatzerat noa.
Urrieta guzian, lau oren argira,
lau oren argira,
den nagiena ere erne atzarri da,
esperantzaz beterik badoaz mendira,
ordutik arrats arte hor egonen dira
etorriko ez diren usoei begira.
Huts egiteak nehor ezin du ohora,
ezin du ohora,
holakorik ez erran beharri ondora;
kartuxa txarrak edo hegaztinak gora,
gaixo guziak heldu zaizkote gogora,
berriz ere debalde errerik bolbora.
Aurten ere usoak gaizki heldu omen,
gaizki heldu omen,
gauza bera entzuten dugu han eta hemen,
nik otoitz horri erran behar diot amen,
horiek entzun eta baitut segurtamen
uso saltsa haundirik ez dugula janen.
Ihizi guti dela beti erasian,
beti erasian,
gezur zonbait kondatuz egi eskasian,
hola hauteman ditut nik ene bizian,
zerbait egin badute noizbait ihizian,
errepikatzen dute bizitza guzian.
Bihurtu behar diot Jaunari grazia,
Jaunari grazia,
noizbait badutalakotz zerbait ikasia,
gizonen jostagarri bada ihizia,
ez duela egiten zorion guzia,
kartuxa saltzaileak du irabazia.
Anje Duhalde
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.